Hizketaren prozesamendua
Hizkuntza teknologiak
Ahotsetik ekintzara: ulermena eta audio adimenduna sortzea Hizkuntza mintzatuarekin, baita baldintza zailetan ere (zarata, azentuak, grabazio inperfektuak) elkarreragiteko aukera ematen duten irtenbideak garatzen ditugu.
- Transkripzioa eta azpititulu automatikoa: Ahotsetik testura denbora errealean bihurtzea, ingurune akustiko desberdinetara egokituta eta hiztunak ezagututa.
- Ahotsaren sintesia eta bihurketa: Kalitate eta naturaltasun handiko ahots artifizialak sortzea, ahotsa sintesitzeko eta bihurtzeko tresna aurreratuak erabiliz.
- Audio faltsuak (deepfakeak) detektatzea: modu artifizialean manipulatutako edo sortutako audioak identifikatzea, segurtasunerako eta iruzurrak prebenitzeko teknologia erabakigarria.
- Esataria egiaztatzea: ahots-aztarna biometrikoaren bidez nortasuna autentifikatzea, sarbideetan eta komunikazioetan segurtasuna indartzeko.
- Ahots-biomarkatzaileak: Hizketa patologikoaren prozesamendua eta ahots-patroien analisia, osasun-adierazleak detektatzeko edo errehabilitazio-tratamenduetan laguntzeko.
- Avatarrak animatzea: ahots-ezaugarriak ateratzea, avatarrak modu espresiboan animatzeko, audio erreal eta sintetikoarekin.
- Emozioen analisia: Ahotsean egoera emozionala detektatzea, baliagarria call centers edo bezeroaren esperientziaren monitorizaziorako.
- Proiektu nagusiak
- Lotutako albisteak
20.07.2026
Vicomtech eta Tekneik aliantza estrategikoa sinatu dute Adimen Artifizialeko teknologien transferentzia bizkortzeko
Hitzarmenak lankidetza-esparru egonkor bat ezartzen du Adimen Artifiziala, datu-espazioak, ordenagailu bidezko ikusmena eta lengoaia naturalaren prozesamendua bezalako arloetan I+Gko proiektu bateratuak garatzeko.
07.05.2026
Vicomtech-ek eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute euskara eremu digitalean sustatzeko
Zentro teknologikoa Euskaltzaindiaren erakunde atxiki izendatu dute, eta bi erakundeek elkarrekin lan egingo dute lau urtez, esparru zientifiko eta teknikoetan lankidetza indartzeko
14.04.2026
Adimen artifizialaren bidez bezeroarentzako arreta-zerbitzuak iraultzeko sortu da ARGIA proiektua
Proiektuaren partzuergoak Bezeroarentzako Arreta sektorearen egungo mugak gainditu nahi ditu, elebidunak eta on-premise diren osagai aurreratuak integratuz.
05.06.2025
IKUN, Industria Adimenduneko kalitate-bermerako eta operadorearen laguntzarako eredu multimodal handiak garatzen dituen proiektua
IKUN proiektuak Adimen Artifizialaren aurrerapenak industria-ingurunera egokitu nahi ditu, Eredu Multimodal Handien erabileraren bidez oinarrizko oztopoak gaindituz.
24.04.2024
STREAMS proiektua, transkripzio, itzulpen eta mintzamenaren sintesiko Adimen Artifizialeko zerbitzuak lau hizkuntzatan integratzen dituen plataforma amaitu da
Proiektuaren helburu nagusia, zazpi enpresako partzuergo batekin eta Vicomtech koordinatzaile zientifiko-teknologiko batekin lankidetzan, plataforma bat eraikitzea da. Plataforma horrek IA zerbitzu eleaniztunak eta konektagarriak izango ditu: transkripzioa, itzulpena, hizketaren sintesia eta audio-deskribapena. Horri esker, hainbat aplikazio eraiki ahal izango dira multimedia edukien batch eta streaming prozesamendu baterako.
18.12.2023
Vicomtech-ek ADAPT-IA koordinatzen du, Euskarazko Hizkuntzaren Teknologiei aplikatutako Adimen Artifiziala ikertu eta garatzeko proiektua
UPV/EHU, MAFEX, INVEMA, Artificial Intelligence Center, AIC-Automotive Intelligence Center edo UZEI bezalako erakundeek osatutako partzuergo batekin batera, proiektuak I+G jarduerak integratuko dituen prototipo bat garatzen du kide eta sektore bakoitzeko, EAEko hainbat sektoretako prozesu industrialetan integratzea sustatu eta naturalizatzeko helburuarekin.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


