Pertsona-Makina Elkarrizketa eta Interakzio Sistemak
Hizkuntza teknologiak
Elkarrizketa-interfaze adimendunak sortzen ditugu, erabiltzailea ulertzeko eta modu naturalean erantzuteko gai direnak, baita ingurune tekniko edo industrialetan ere.
- Laguntzaile birtual espezializatuak: zeregin eta domeinu zehatzetarako entrenatuak.
- Ulermen multimodala (testua eta audioa): Erabiltzailearen sarrera aztertzea, ahotsaren eta testuaren bidez.
- Elkarrizketaren kudeaketa: Hainbat erabilera-kasutarako elkarrizketa-elkarrekintza arin eta eraginkorrak diseinatzea.
- Ingurune birtualetan eta errealitate areagotuan integratzea: simulatzaileetan eta beste ingurune murgiltzaile batzuetan elkarrizketa-sistemak ezartzea.
- Ahots bidezko euskarri operatiboa: Informazioa ahots bidez erregistratzeko edo makinetako langileen euskarrirako laguntzaileen garapena
- Dokumentazioan oinarritutako laguntzaileak: Elkarrizketa interaktibo baten bidez erakundeei informazio espezifikoa kontsultatzeko aukera ematen dieten tresnak sortzea, hala nola arau eta estandar industrialak.
- Proiektu nagusiak
- Lotutako albisteak
05.06.2025
IKUN, Industria Adimenduneko kalitate-bermerako eta operadorearen laguntzarako eredu multimodal handiak garatzen dituen proiektua
IKUN proiektuak Adimen Artifizialaren aurrerapenak industria-ingurunera egokitu nahi ditu, Eredu Multimodal Handien erabileraren bidez oinarrizko oztopoak gaindituz.
07.03.2025
Abian da ASAPI, aplikazioen programazio-interfazeetatik abiatuta elkarrizketa-laguntzaileak automatikoki sortzeko proiektua
Ekimen honek interfaze intuitiboagoen eskaera handiari erantzuten dio, Adimen Artifizialeko azken aurrerapenak integratuz, hala nola hizkuntzaren eredu handiak edo LLMak.
07.05.2024
Adimen Artifizialean oinarritutako euskarazko eta gaztelaniazko laguntzaile digital elebidun baten garapenarekin amaitzen da BERREKIN proiektua, fabrikazio-prozesuari buruzko zalantzak argitzen dituena
Vicomtech-ek koordinatutako proiektuan, langileei laguntzeko laguntzaile bat garatu da, fabrikazio-prozesuaren alderdi zehatzei buruzko galderei erantzuteko.
14.03.2022
Ekin, ahots bidezko lengoaia naturaleko soluzioa mantentze industrialerako
Ekin Proiektuaren esparruan, Vicomtech Zentroak koordinatuta, Fabrikazio Aurreratuko eta Digitaleko IMH Campuseko irakasle eta ikasleak elkartu dira robotak mantentzearekin lotutako arazoak/egoerak ebaluatzeko, ahots bidezko hizkuntza naturaleko interakzio-irtenbideen bidez.
18.09.2020
Lotura, Gureak eta Vicomtech taldeek Hazitek bat lortu dute Denok 4.0 proiektuarekin
Hiru erakundeen lehentasuna laguntza-premia handiak dituzten pertsonei laguntzea da
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


