Sare elektriko adimendunak

Sor daitezkeen gorabeherei aurrea hartzeko eta kontsumitzaileen zerbitzuaren kalitatea hobetzeko soluzio teknologikoak sortzen ditugu.

Sare elektriko adimendunak

Banaketa-sareen digitalizazioa errazten dugu, haien mantentze-lanak optimizatuz eta kudeaketan aldaketa teknologikoa gaituz, banatutako sorkuntzaren, kargatzeko azpiegituren eta ibilgailu elektrikoaren hazkundearen aurrean.

  • Goi-tentsioko eta erdi-tentsioko sareak modu autonomoan operatu daitezke, sarearen egoeraren eta alarmen irakurketaren arabera erabakiak hartzen dituzten sistemekin, gorabeherei erantzuteko denborak murriztuz.
  • Operazio-zentroetako eskaintza eta eskaria kudeatzeko, behe-tentsioko sareak planifikatzeko eta mantentzeko prozesuak optimizatzeko tresna adimendunak behar dira.
  • Gure teknologiek azpiestazio elektrikoen automatizazioa, ikuskapen- eta gainbegiratze-sistemak eta landa-lanen monitorizazioa ahalbidetzen dute, hizkuntza- eta ahots-teknologiei esker. Hori guztia pantaila anitzeko zerbitzu-plataformen bidez antola daiteke, lankidetza-inguruneetarako.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay