Beraz, euskarazko albisteen sinplifikazio automatikoa, informazioa eskuragarriago egiteko

TOKIKOM

Vicomtech-ek eta TOKIKOMek euskarazko albisteak automatikoki sinplifikatzeko lehen sistema publikoa garatu dute. Tresnak adimen artifiziala erabiltzen du albisteen bertsio sinpleagoak sortzeko, funtsezko informazioa galdu gabe. TOKIKOM sareko hainbat tokiko hedabidetan eskuragarri dago dagoeneko.

Erronka

Euskara ikasten ari diren pertsonek edo irakurtzeko zailtasunak dituztenek arazoak izan ditzakete albiste batzuk ulertzeko, bai erabiltzen den hiztegiagatik, bai esaldien konplexutasunagatik.

Eduki horiek sinplifikatzeko, hizkuntza egokitu behar da, jatorrizko esanahia, gertaerak eta adierazpenak aldatu gabe. Alderdi hori bereziki garrantzitsua da adimen artifiziala erabiltzean, ereduek jatorrizko testuan agertzen ez diren interpretazioak edo infotmazio faltsua sar baititzakete.

Hori dela eta, TOKIKOMek eta Vicomtech-ek tokiko aktualitatea euskaraz errazago ulertzeko sistema bat garatzea erabaki zuten, informazioaren zehaztasuna eta fidagarritasuna arriskuan jarri gabe.

Proposatutako soluzioa

Urtebete baino gehiagoko elkarlanaren ostean, Vicomtech-ek eta TOKIKOMek adimen artifiziala eta hizkuntzaren prozesamendu naturala uztartzen dituen sistema bat garatu dute. Tresnak albiste bakoitza aztertzen du, ideia nagusiak identifikatzen ditu eta euskarazko bertsio errazago eta ulerterrazago bat sortzen du.

Albiste sinplifikatuen bilduma zabal hori oinarri hartuta, testu konplexuak bertsio errazagoetara automatikoki bihurtzeko sistema bat garatu da.

Bertsio sinplifikatuek jatorrizko esanahiari eustea eta informaziorik eta interpretaziorik ez eranstea izan da erronka nagusietako bat. Horretarako, arreta berezia jarri zaie adierazpenei eta hitzez hitzeko aipuei, jatorrizko hitzak bere horretan mantentzeko.

Jatorrizko albisteetatik bereizteko, bertsio sinplifikatuak argi eta garbi identifikatzen dira komunikabideetan. Horrela, tresnak kazetarien lana osatzen du, ordezkatu gabe.

Emaitza

TOKIKOM plataformako hainbat hedabidetan dago jada tresna, besteak beste, Goiena, ALEA, GUKA, Aiaraldea, Txintxarri eta ERRAN hedabideetan.

Tresna honen bidez, euskara ikasten ari direnek edo irakurtzeko zailtasunak dituztenek aukera dute hizkuntza horretan argitaratutako tokiko informazioa eskuratzeko. Gainera, albisteak argitaratzeko prozesuan hizkuntza-sinplifikatzioa txertatzeko aukera ematen du.

Adimen artifizialak informazioaren eskuragarritasuna hobetzeko eta euskararen prozesamendurako tresna berriak garatzeko duen potentziala erakusten du proiektuak.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak