Material konposatu berriak fabrikatzeko mekanismoen garatzea

Composites 4.0

Proiektu honen helburu orokorra da balio erantsi handiko eta sektore anitzeko inpaktua duten konposite termoegonkor birziklagarriak, birprozesagarriak eta konpongarriak garatzea, teknologia berriak ezarriz, bai fabrikazio aurreratukoak, bai IKT kontrolekoak eta kalitate-ikuskaritzakoak.

Material konposatuen testuinguruan, haien akats-tipologiari erreparatuta, datu espezifikoak neurtzeko eta aztertzeko sistemak eduki behar dira, beste material mota batzuekin alderatuta. Vicomtechek material konposatuak ikuskatzeko erabiltzen den ikusmen artifizialeko ezagutza ematen dio Compositesi, baita datu produktiboak hobeto kudeatzeko teknologiak garatzea eta osagaien dimentsio- edo azalera-defektologiarekin korrelazioa izatea ere.

Partzuergoaren buru MARISKONE enpresa da, eta bertan parte hartzen dute FIBER PROFIL, LOIRE safe, FIBERTECNIC, Maier, diversius, Sariki, SEGULA eta INKOA enpresek. Gainera, Partzuergoa osatzen duten enpresei euskarria emateko, proiektuan ZTBESko hainbat eragilek hartzen dute parte: Vicomtech, Cidetec, IK4-Tekniker eta Maier Technology Centre (MTC).

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay