Azpiegitura irekien interkonexioa, belaunaldi berriko zerbitzu mugikor konbergenteen balioztapen integrala gauzatzeko: zerbitzuaren kalitatea, negozio modeluak eta kudeaketarako modeluak

NEURONA

Iraupena:

01.11.2008 - 31.12.2010

Informazio teknologia eta komunikazio industriaren barnean sareek zein aplikazioek jasaten ari diren konbergentzia eta balore kate berrien konplexutasuna handitzeak, aplikazio eta zerbitzu aurreratuak garatzen dituzten garatzaileek aurre egin beharreko errealitatea da. Paradigma berri honek fokua eta balioa desplazatzen ari da sare teknologia eta konektibitatetik aplikazio eta edukira.

Negozioa egiteko errealitate berri honek kontzeptu mailan zein estruktura aldetik sistemek eta proba laborategiek eraldaketa ikusgarria jasaraztera eraman ditu, sare mailako ikuspegitik estruktura gero eta konplexutarako bidean arkitektura aurreratuena beharra dago terminal anitzeko zein teknologia anitzeko zerbitzuak hornitzeko.

Tradiziozko azpiegiturak norbanakoak zehaztu, zuzendu, kudeatu eta sare operadoreagatik, teknologia hornitzaileagatik itxia izaten dira, honegatik proba-laborategi irekien beharra areagotu egiten ari da. Behar hau ez da I+D+i-ren joera bakarrik, errealitate ekonomiko industriala da mota honatako estruktura irekiak eskatzen dituena, proba prozesuen kostu haundiei aurre egiteko asmoz. Proba prozesuen kostuak honako aspektuekin erlazionatzen dira:

  • Azpiegitura kostuak.
  • Azpiegitura konfiguratze eta martxan jartze kostuak.
  • Azpiegituraren mantenimendu kosteak.
  • Proba prozesuen automatizaziorako tresnaren kostuak.
  • Tresnak pertsonalizatzea.


Zerbitzu aurreratuak eta edukiak zabaltzen dituzten sareen kopurua haunditzen doaz heinean kostuak eta konplexutasuna jasanezinak bihurtzen dira. Honelako azpiegitura konplexuak eskalarki hazi dadin soluzio bakarra elkarlana eta azpiegitura ezberdinen eta proba zerbitzuen irekitzea da, federatutako laborategi batek koordinatua egongo litzakena.

Are gehiago, erabiltzaileak duen balio-pertzepzioa sare mailatik zerbitzu mailara neurtzera igarotzeak , beharrezko egiten du laborategia behar berrietara egokitzea. Laborategi mota hauek, zerbitzuaren erabilgarritasuna eta erabiltzailearen esperientzia ebaluatzeko erremintekin egokitu beharko dira, betiere aztertzen diren zerbitzuen negozio-ereduaren jasangarritasuna kontutan hartuaz.

Neurona proiektuaren finantzaketan Industri, Turismo eta Merkataritza Ministeritzak ere parte hartu du, Estatuko 2008-2011 ikerkuntza Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko planaren barnean, bere erreferentzi zenbakia TSI-020501-2008-181 delarik.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay