Azpiegitura kritikoen segurtasuna hodeian

IS_INCLOUD

Iraupena:

01.07.2011 - 28.02.2014

IS_INCLOUD (IPT-2011-0981-39000) INNPACTO 2011 azpiprogramaren barne finantzatutako ikerkuntza proiektua da. Bere helburua hodeian Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema (ISKS) bat garatzea da. Azken erabiltzaileek definitu eta balioztatuko dute sistema eta azpiegitura kritikoetan ziber-erasoekin loturik dauden goiz-alertak detektatzeko erabiliko da.

ISKS sistemak hainbat teknologia garatuko ditu ahuleziei buruz dagoen informazioa aztertzeko. Ahuleziak bai kontrol sistemek (SCADA eta antzekoak) erabiltzen dituzten hainbat gailutan bai azpiegitura kritikoak kudeatzen dituzten IKT-en oinarritutako segurtasun gailuetan eragina izan dezakete.

Proiektuaren berrikuntza hodei-konputazioan datza. Erabiltzaileek ez dute beraien ISKS sistema instalatu behar, behar diren baliabideak murriztuz. Azpiegitura espezifikoa erabiliz, segurtasun zerbitzu hornitzaileak emango du zerbitzua. Zerbitzu hauek segurtasun arauak jarraituz emango dira (ISO 27001, ISO 27000, S/CMM eta abar).

Azpiegitura kritikoen kontrol eta urrutiko kontrol sistemen erabakiak denbora errealean hartzea derrigorrezkoa da. Hau dela eta, behar diren babes ekintzak hainbat eskakizun ezartzen dio ISKS-ri laguntzen dion tresnari. Informazioa denbora errealean kudeatu behar da, erabakiak hartzeko erabiltzen den informazioaren eguneratzea eragotzi gabe. Horrela, arazoak eta kontrol sistemen ahuleziak detektatzea eta diagnostikatzea posible izango da, sistemaren funtzionamendu kritikoa bermatuz.

Ingeniería e Integración Avanzadas (Ingenia) enpresa proiektuaren koordinatzailea da eta Mondragón Sistemas de la Información, S. Coop (MSI), Vicomtech Fundazioa (Vicomtech) eta Mondragon Unibertsitatea (MGEP) partaideak izango dira. Gainera, proiektuaren emaitzak balioztatzeko eta merkaturatzeko azken erabiltzaileak ere partzuergoko kideak dira, adibidez, CCN-CERT, Andalucia-CERT eta beste hainbat azpiegitura kritikoen kudeatzaileak.

IS_INCLOUD proiektuak 30 hilabeteko iraupena izango du, 2011ko uztailetik hasita.

Informazio gehiago beharrez gero, proiektuaren web orria bisita ezazu:
http://www.isincloud.com/

 

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay