Iraupena:

01.07.2015 - 31.12.2017

5G-ak benetako Gauzen Internet ondorioztatuko du: sare bat, haririk gabeko konexioarekin eta egungo wifi sareak baino mila aldiz handiagoa den banda-zabalerarekin trilioika aparatu jasateko gai dena. Egungo 4G teknologia, teknologia radioelektrikoaren mugetara iristen ari da eta hori kudeatzeko, 5G-aren funtsezko baldintzetako bat, sare optimizatu baten sorkuntza izango da, QoS-entzat erabilgarri diren irrati-maiztasun espektroaren eta banda-zabaleraren erabilera ahalik eta handiena egiteko. Sare honen tamainaren eta konektatutako aparatu kopuruaren ondorioz, auto-kudeaketa ezinbestekoa izango da eta gai izan beharko du berak bakarrik antolaketa, konfigurazioa, segurtasun eta optimizazio arazoei aurre egiteko. Birtualizazioa ere garrantzitsua izango da, izan ere sareak dinamikoki bere burua hornitu behar du baliabideentzat eskaera aldakorrei erantzuna eman ahal izateko. Network Function Virtualisation (NFV), nodo eta sare loturen funtzioen birtualizazioa, funtsezko teknologia izango da. Machine Learning-en oinarritutako Sare Autonomoaren Kudeaketa, sarearen auto-administrazioa eta auto-kudeaketa ahalbidetzen duen funtsezko teknologia izango dela uste dugu. Sare software eskariaren baldintzak iragartzeko gai izango da erabileraren iragarpenaren bidez, errore eta segurtasun egoerak, gertakizun ezohikoak (adibidez iruzurra) identifikatuz eta  hauei erantzunez, ekintza zuzentzaileak martxan jarriz.  Energia-eraginkortasuna ere funtsezko baldintza bat izango da, NFV berkonfiguratzeko aukerarekin adibidez energia merkeagoa eta berdea lortzeko, betiere bateragarria baldin bada. Hau erabileraren iragarpenarekin erlazionaturik dago, orokorrean sare osoan eta zehazki berariazko nodoetan. Cognet, Machine Learning-ari buruzko ikerketa alderdi hauetan aplikatzean oinarrituko da, horrela 5G ikuspegia betetzeko beharrezkoa den Sarearen Mantentzearen Kudeaketaren teknologia maila ahalbidetzeko.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay