DEFormatu daitezkeen ereduak tratamendu ENdobaskularrentzako eta abdomeneko aorta aneurismen Segimendua

DEFENSE

Iraupena:

01.10.2014 - 23.05.2018

Abdomeneko Aorta Aneurisma (AAA) abdomeneko aortaren ahultze eta dilatazioan datzan gaixotasuna da, normaltzat hartzen den diametroa %50ean baino gehiago gainditzen duenean. Tratamendurik gabe, handitzera egiten du eta haustura egon daiteke hilkortasun arrisku handiarekin. Aneurismaren konponketa endobaskularra (EVAR) zauri txikiko kirurgia irekiaren ordezkoa da. Honek kaltetutako pareta isolatzen duen endoprotesi baten hedatze eta finkatzea dakar eta ebakuntza arrakastatsu baten ondoren txikiagotzera egiten duen tronboa sortzen du.

Ebakuntza aurretiko plangintza paziente bakoitzaren OTA (ordenagailu bidezko tomografia axiala –CTA ingelesez) irudietan oinarrituta egiten da. Honela paziente bakoitzaren diametro eta luzerak lortzen dira eta endoprotesi egokiena, edota diseinu berezia anatomia konplexuen kasuetan, aukeratzea dago. Behin eta berriz gertatzen den arazo bat plangintza fasean posizio erlatiboa eta kateter-aorta eta endoprotesi-aortaren baterako deformazioa ez direla ezagutzen da. Portaeraren iragarpenak deformatu daitezkeen ereduen bidez diseinu hobeago batera eraman dezake, baita hilkortasunaren 2 urteko murrizketara ere.

Ebakuntzaren momentuan, X Izpien Angiografiak (XA) informazio baliotsua eskaintzen du, baina mugatua, eta kirurgialariak zaila dauka orientatzea, egitura egokiak osatzea eta egoera plangintza eta diseinatutako endoprotesiarekin parekatzea. Deformagarriak diren eredu eta irudi ez-zurrunen erregistroan oinarritutako algoritmoek irudiak eta ereduak ebakuntza aurretik eta ebakuntzan zehar lerrokatzen lagundu dezakete, honela informazio baliotsuaz hornitzen delarik ebakuntzan zehar. Gainera, informazio honek ebakuntza aurreko simulazio ereduen balidazioan lagundu zezakeen.

EVAR ebakuntzaren ondoren, OTA-azterketen bidezko jarraipena behar da gutxienez urtean behin. Ondo isolatutako aneurismak uzkurtzera jotzen dute. Aneurismaren bolumena diametroa baino adierazle hobeagoa da, baina ez da maiz erabiltzen tronboaren segmentaziorako metodo sendoen faltagatik. Bestalde, oso baliagarria litzake ebakuntza ondorengo OTA serie ezberdinak lerrokatu eta bateratzea. Honela formaren analisi ezberdinen bidez aneurismaren bilakaera, endoprotesiaren migrazioa eta beste aldaketa esanguratsuak ebaluatu liteke haustura arriskua ebaluatzeko. Deformagarriak diren eredu eta irudi ez-zurren erregistroan ikertzeak eskatzen du honek, OTA denbora serie ezberdinak egitura aldakorrekin lerrokatzeko.

Testuinguru hauetan erronka tekniko orokor bat deformagarriak diren ereduen (ebakuntza aurreko simulazioa, ebakuntza momentuko erregistroa, ebakuntza osteko denbora serieen erregistroa,…) azterketa da eta hauxe da DEFENSE proiektuaren helburu nagusia. Eredu hauekin aldaketak eta ebakuntza aurretik, bitartean eta ondoren gertatzen diren deformazioak bereizi litezke. Tartean gertatzen diren deformazioen ikerketak ebakuntzak eta endoprotesien diseinuak hobetu eta ebakuntzaren ondoko haustura arriskua ebaluatzea ahal egingo duen ebidentzia kliniko berrirako aukera eman dezake.

Vicomtech-ek 3D ereduen sorkuntzan parte hartuko du bereziki OTA edo XA irudietan (aortaren lumena, tronboa, endoprotesia, ornoak,..) ikusi daitezkeen intereseko egitura ezberdinen segmentazioaren bitartez, baita aneurismaren jarraipenean eta ebakuntza ondorengo fasean egon daitekeen arriskuaren iragarpenean ere.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay