E-pilepsy - Neurokirurgialariek epilepsia kirurgia-ebakuntzetan trebatzeko software erreminta. Etorkizuneko ebakuntzen plangintzarako softwarea

E-PILEPSY

Iraupena:

01.07.2013 - 03.08.2017

Teknologiak:

Computer Vision

Neurokirurgialarien prestakuntzarako erreminta birtuala.

Proiektua ikerketan, garapenean eta cloud pribatu batean plataforma baten ezarpenean oinarritzen da. Plataforma hau plataforma teknologiko eta interfaze lagunkoietan oinarritzen da, neurokirurgialariei entrenamendurako eta epilepsiaren ebakuntza neurologikoen plangintzarako egoera berriak eskainiz.

Epilepsia ebakuntzen trebakuntza eta kirurgia plangintzarako plataforma birtual honen bidez, neurokirurgialariek, gaixoaren medikuntza irudiak oinarri hartuta, ebakuntzarako plangintza jokabideak probatuko dituzte.

Helburuak:
- Jatorri eta era anitzetako datuen elkarbanatze eta bistarapena (historia klinikoa, proba diagnostikoak, EEG, medikuntza irudiak -anatomiko nahiz funtzionalak-, etab.).
- Era anitzeko medikuntza irudien (erresonantzia magnetikoa, ordenagailu bidezko tomografia, medikuntza nuklearra), aldibereko bistarapena ahalbidetzen duten teknologien garapena, kirurgia-plangintza zehatzagoak eskaini asmoz.
- Epilepsia kirurgia modu birtualean irudikatzea ahalbidetuko duten teknologien garapena, modu horretan neurokirurgialariari aukerako trebakuntza modu bat eskuragarri jarri eta kirurgia-eremuaren ezagutza anatomiko, morfologiko eta funtzionala zehatza izan dezan.

Parte-hartzaileak:
- Bilbomáticak aspaldidanik berrikuntza prozesuaren aldeko apustua egin du, garapen ekonomiko, sozial, teknologiko eta antolatzailearen eragile gisa. Bilbomáticak tokiko, lurraldeko edota nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzen du arlo ezberdinetan.
- ERESA S.A. ERESA Grupo Médico irudi bidezko diagnosi, onkologia-erradioterapia eta medikuntza nuklearraren esparruko enpresa da. Sortu zenetik ERESAren helburu nagusia puntako tekniken erabilera zabaltzea izan da, modu horretan gaixoak jasotako osasun arreta hobetuz.
- Vicomtech ordenagailu bidezko elkarrekintzazko grafiko eta multimedia teknologien arloko ikerketa aplikaturako zentro bat da. 2001eko apirilean sortu zen eta Euskal Herriko puntako 9 ikerketa zentrok osatzen duten IK4 elkartearen parte da. Ordenagailu bidezko grafiko eta multimedia teknologien ikerketarako Graphicsmedia.net fundazioaren nazioarteko zentroen sarearen parte ere bada.
- La Fe Osasun Ikerketa Institutua (IIS La Fe) irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, Valentziako La Fe ospitaleko eta bere eragin-eremuko (La Fe Valentzia Osasun Saila) politika zientifikoa eta ikerketa kudeatzen dituena. Bere helburu nagusia bikaintasuneko ikerketaren sustapenaren bitartez, ezagutza zientifiko eta teknologikoak ondorengo produkzio-katean erabilgarri egitea da.

Finantzaketa: Proiektu hau Ministerio de Industria, Energía y Turismo-ren I+G+b-rako VII. Plan Nazionalak diruaren laguntzaz aurrera atera da, Ekintza Ekonomiko Estrategiko eta Gizarte Digitala (AEESD) atalean, eta TSI-100101-2013-105 kodepean.

Informazio gehiago: http://www.epilepsyvirtualsurgery.com/

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay