Erretinografia-irudia aztertzeko eta prozesatzeko sistema, garun-infartu isila detektatzen laguntzeko

RETINAL

Iraupena:

01.05.2012 - 29.05.2015

Teknologiak:

Computer Graphics

Proiektu honen asmoa irudien azterketarako software-tresna bat garatzea da, begi-hondoaren irudietatik abiatuta ikerkuntza klinikoaren prozesuetan ustia daitezkeen ezaugarri anatomikoak identifikatzeko, erauzteko eta kuantifikatzeko. Proiektu honen kasuan, ikerkuntza-prozesu horien xedea da garun-infartu isila gertatzen denean eta/edo horren diagnosi goiztiarretan erretina-sistema mikrobaskularrean detekta daitezkeen anomaliak identifikatzea eta korrelazioan jartzea.

Proiektuaren funtsezko helburua da langile kliniko espezialistari bistaratzeko eta irudia aztertzeko tresna berriak ematea, garun-infartu isilaren detektatze-prozesuak eta diagnostikoak hobetzeko. Zehazki, begi-hondoaren (fundus) irudien ezaugarrien prozesatze-mekanismoak eta erauzketa automatikoa eta erdi-automatikoa ezarri nahi dira, gaixotasuna goiz antzemateko tresna moduan. Tresna horiek aukera emango dute garun-kalteak eta erretinaren mikrobaskularizazioan kalteak edo nahasmenduak dituzten gaixoen artean loturak eta/edo korrelazioak ezartzeko, erabakitzen laguntzeko beste sistema batzuekin konbinatuta, hala nola buruko erresonantzia magnetikoen irudiak.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay