Esperientzi berriak eduki turistikoen kudeaketan

MEDIATUR

Iraupena:

01.07.2008 - 31.12.2010

MEDIATURen helburu nagusia turismoko balio-katearen barnean ikus-entzunezko edukiak kudeatzeko, pertsonalizatzeko eta berrerabiltzeko, eta formatu anitzeko ingurune banatu baten argitaratzeko, gai den plataforma teknologiko bat garatzea da. Helmuga turistikoen kudeatzaileentzat (promozio kanpainak, eguneko eskaintza,, bidaiei buruzko informazioa …) eta turismoko bulegoentzat (informazio pantailak, gailu mugikorrak, kiosko digital interaktiboak) euskarri elektronikoak erabiliz hedatzen den edukiak banatzeko plataforma bat lortu nahi da.

Helburu nagusi hau lortzeko, hurrengo helburu partzialak bete beharko dira:

  • Teknologietan adituak ez diren langileentzat zuzendutako estandarretan oinarritutako tresnak edukiak indexatzeko eta semantikoki kudeatzeko.
     
  • Erabiltzaileren profilean oinarritutako pertsonalizazio algoritmoak, data mining eta erabiltzaileen feddbacka erabiliz.
     
  • Pertsonalizatutako pakete turistiko dinamikoen garapena. Hurrengo elementuak behar ditu:
     
    • Bilaketa teknika estandarretan oinarritutako bilaketa motorrak.
    • Murrizketetan oinarritutako agenda pertsonalizatuak sortzeko algoritmo berriak.
    • Denbora errealean edukiak sortzeko tresnak.
    • Pertsona-gailuentzat interfaze berriak ingurune errealean zuzenean argitaratzen diren edukiak ikusteko eta bilatzeko.

MEDIATURen bazkideen kokapen geografikoa dela eta, proiektua Espainiako helmuga turistikoen errealitate ezberdinak islatzen dituzten ingurune ezberdinetan frogatuko da. Horregatik, proiektuak esperientzia pilotuak autonomia-erkidego ezberdinetan egitea proposatzen du (Euskadi, Andaluzia, Balear Uharteak eta Katalunia), proiektuaren baliagarritasuna profil turistiko ezberdinekin aztertuz.

Mediatur 'Esperientzi berriak eduki turistikoen kudeaketan' proiektuan estatuko hamahiru enpresa eta Unibertsitate (VILAU, Activa Multimedia, Moviquity, Gesfor, Vicomtech, Gestión Local, Araldi, IBATUR, Integrasys, ADM, San Sebastián Turismo, Universidad de Vigo y la Universidad de las Illes Balears) hartzen dute parte. Mediatur enem-ko (Plataforma Tecnológica Española de Tecnologías Audiovisuales en Red) proiektu singular estrategiko bat da, gobernuko I+D+i departamentuko babesa dauka eta 2008-2011 Plan Avaza I+D azpi programaren barruan Industriak, Turismo eta Komertzio Ministerioaren diru laguntza jaso du.

Proiektuaren web orria: http://www.mediatur.net

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay