Hego Amerikako Eskualde Isolatuetarako Osasun Sarea
MEDNET
Iraupena:
01.01.2008 - 31.05.2011
MedNETek Hego Ameriketako herrialdeekin, bereziki Brasilekin eta Perurekin, medikuntza arloan elkarlan esparru bat garatzea du helburutzat. Aipatutako herrialdeetako eremu isolatu eta azpigaratuetan baliabide medikoetarako atzipen efiziente, bideragarri, jasangarri eta kalitatezkoa sustatu nahi ditu MedNET proiektuak.
Proposatutako plataformak eta informazio medikorako azpiegiturek gaixoen segurtasunean eragin zuzena izango dute: osasun zerbitzuak eta lehen mailako arreta hobetu nahi dira pilotuen kokalekuetan. Helburu hauek diagnosi goiztiar eta sendabide metodo aurreratuak proposatuz, tratamenduei buruzko informazioen, demografikoen bilketa eta elkarbanatze efizientea gauzatuz eta medikuntza ikerketa sustatuz lortuko dira.
Helburuko herrialdeetan Osasun Historia Elektronikoa oraindik hasiera fasean dagoenez, MedNETek medikuntza arloko informazioen elkarbanatze, biltegiratze eta irudikapenerako protokolo eta estandar europarrak inplementatuko ditu. Honek aipatutako estandar europarren hedapena ahalbidetuko du.
Proiektuaren Hego Ameriketako bazkideek plataforma medikoaren moldaketa eta hartzean zuzeneko esku-hartzea izango dute. Gainera, MedNETek, helburuko eskualdeetan e-Health deritzon medikuntzarako elkarlan esparru birtuala sustatzea ere bultzatuko du, ezarritako emaitzen hedapen eta ustiapen planaren bidez, bilera, erakusketak, eta hitzaldietan tokiko erakunde eta enpresak partaide izatera gonbidatuz.
Pilotuak ezarrita egongo diren eskualdeak satelite bidez egongo dira komunikatuta, DVB-RCS protokoloa darabilen AmerHis sistema europarraren bidez. Horrela, osasun sare sendoa eraiki ahal izango da, osagai gehigarri, moldagarritasun eta fidagarritasunari esker. Hezkuntza eta merkatal harremanetarako plataformen garapenerako ere berrerabili ahal izango da MedNETen sare azpiegitura.
Laburbilduz, MedNETen helburuak ondokoak dira:
- Ezagutzen transferentzia Hego Ameriketara.
- Gaixoen segurtasuna. MedNETek biztanleriaren osasuna hurbiletik jarraitu eta hiriguneetan kokatutako sendagile adituei aholku-eskaerak denbora-errealean helarazteko erreminta jarriko du medikuen eskura.
- Osasun Historia Elektronikoa. openEHR estandarrari jarraiki, informazio sistema oso bat eratuko da proiektuan. MedNETen helburuetako bat, egungo Osasun Historia Elektronikoa zabaldu eta garatzea da erabiltzaileen beharrizanei erantzuteko.
- Medikuntza estandar europarren hedapena. Medikuntzako informazioen gordeketa, elkarbanatze eta irudikapenerako estandar europarrak inplementatuko dira MedNETen. Gaixoei buruzko informazio demografikoa, agindu medikuak, hematologia eta irudi azterketen (ultrasoinuak) emaitzak biltzeko zerbitzari zentralizatu bat garatuko da.
Informazio gehiago:
http://www.e-mednet.com
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.