IoT soluzio hobetua, portuko biomasa biltegiratzeko tenperatura eta izakinak kontrolatzeko

ISMASS

IoT soluzio hobetua, portuko biomasa biltegiratzeko tenperatura eta izakinak kontrolatzeko

Lotutako soluzioak:

Mugikortasun zerbitzu adimendunak

ISMASS proiektuaren helburua da sistema bat ezartzea, nabe handietan biltegiratutako alearen hezetasuna, tenperatura eta bolumena sentsorizatu eta monitorizatzeko. Zehazki, bolumenaren kontrola eta kalkulua prozesu zaila da; izan ere, parametro hori alda dezakete biltegiratze-aldietan hezetasunean eta tenperaturan izandako aldaketek, bai eta portutik edo harrera-lekutik garraiorako erabiltzen diren kamioi edo ibilgailuetara kargatzeko, lekualdatzeko eta deskargatzeko prozesuak berak ere.

Horretarako, Vicomtechen zeregina izan da nabeetan biltegiratutako ale bolumena kalkulatzeko eta monitorizatzeko sistema bat ezartzea. Beraz, ikuspen artifizialeko teknikak erabili dira ale-muinoaren 3D berreraikitzeko, eta algoritmoak inplementatu dira haren kalkulu bolumetrikoa egiteko.

Erronka teknologikoa puntuen hodeia harrapatzean datza, Lidar Velodyne sentsorea erabiliz, bai eta algoritmo konplexuak inplementatzean ere, harrapatutako puntuen hodeia 3D berreraikiz kalkulu bolumetrikoa egitea ahalbidetzen dutenak.

Proiektuaren emaitza gisa, nitxo desberdinetan biltegiratutako ale-muinoaren berreraikuntza eta monitorizatutako parametroak modu interaktiboan ikusteko aukera ematen duen software bat lortu da.

Sistema honen abantaila nagusiak biltegiratutako alearen bolumenari buruzko informazio zehatza ematea eta biltegiaren kudeaketan eraginkortasuna hobetzea dira. Gaur egun, lanean jarraitzen da prozesu automatizatu oso bat lortzeko eta bolumena hobeto kalkulatzeko, droneak erabiliz.

Proiektu horren partzuergoa Geobrama, Bizintek eta Coollogger enpresek osatzen dute, Vicomtech Teknologia Zentroaz gain.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay