Itaca 3D - Entretenimendu Bideo Estereoskopikoaren Sorkuntza, Ekoizpena eta Banaketa 3D Telebistaren bistaratzerako Broadcast sareen bidez

ITACA 3D

Iraupena:

01.06.2009 - 31.10.2011

Proiektuaren helburua entretenimendu Bideo Estereoskopikoaren Sorkuntza, Ekoizpen eta Banaketa 3D Telebistaren bistaratzerako Broadcast sareen bidez da.
• Telebista komertzialentzat 3DTV edukien formatu optimizatuak garatzea, konprimagarritasun, eraginkortasun, rendering eta erabiltzailearen gogobetetzeari dagokionez. 
• 3DTV gailuentzat kodegailuak garatzea, bereizmen espazial eta tenporalaren beharrak betetzen dituztenak. Konpresioan eraginkortasuna, deskodifikatzailearen konplexutasuna. 
• Akatsekiko erresistentzia duten tresnen garapena, 3DTV edukientzat, komertzial gailuetan, DVB estandarrak erabiliz. 
• Erabiltzailearen esperientziaren ezagutzak jasotzea 3DTV zerbitzuetara atzitzean.
• 3DTV zerbitzuaren kalitatearen metrika definitzea.
• 3D eduki optimizatuen sorkuntzarako tresnak diseinatzea.
•Muturretik-muturrerako sistema bat garatzea, 3DTV formatuan konprimatutako edukien emisioa ahalbidetzen duena, DVB estandarrak erabiltzen dituzten edozein ikus-entzunezkotan. 
Proiektuan, telebista zerbitzu baten katean sartzen diren eragile desberdinak aztertuko dira, edukiaren jasotzea, erreprodukzioa, ekoizpena, kodifikazioa eta banaketa barne, bakoitzari aplikatzen zaien teknologiaren artearen egoeran aurrerapenak eginik, 3Dko eta denbora errealean emanaldi bat lortzeko helburuarekin, Espainiako edozein etxera iritsi daitekeena era eraginkorrean (ekonomikoki) eta bertan dauden sareetan oinarrituz. 

Logo MITYC Logo MITYC

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay