Kirurgia robotizaturako erregistro sistema baten garapen eta balioztatzea

MAXILARIS

Iraupena:

01.06.2015 - 31.12.2018

Teknologiak:

Computer Graphics

MAXILARIS proiektuaren helburua, hezur egituren ebakuntza robotizatuak egin ahal izateko, teknologia multzo baten garapena da. 

Alde batetik, MAXILARIS-ek protesiak gaixoaren hezur egituraren gainean neurrira egitea proposatzen du, CAD/CAM teknologiekin, Ordenagailu bidezko Tomografia Axialen bidez lortutako datuetan oinarrituz. Egun, teknologia hau oso gutxi garatua dago, nahiz eta potentzial handikoa izan. Horregatik partzuergoak sistema bat garatzea proposatzen du eskuzko eta errepikatzen diren prozesuak automatizatzeko. Honela, neurrira eginiko protesien fabrikaziorako  balio erantsi handiko sistema sendo eta lehiakor bat izatea espero da .

Bestalde, MAXILARIS-ek sistema kolaboratzaile robotiko baten ezarpena proposatzen du, kirurgialariari zuzenduko diona eta protesia ipintzera lagunduko diona, hezur egiturak inguratzen dituzten odol-hodien eta nerbioen haustura saihestuz. Hau posible egiteko, nabigatzaile baten garapena planteatu da (GPS baten antzera), tresna kirurgikoak eta protesia kokatzen dituena eta gaixoaren anatomiarekiko kokapen egokian jartzen dituena. Nabigazio sistemaren eta robotaren arteko konexioa (erregistro sistema baten bitartez) proiektuaren funts teknologikoetako bat da.

MAXILARIS proiektuak 33 hilabeteko iraupena izango du eta Retos de Colaboración 2015 deialdiaren bidez finantzatua izan da, Ministerio de Economía y Competitividad-aren "Retos de la Sociedad" I+G programaren barne.

Programa honek UEko kofinantziaketa jaso du, garapen teknologikoa,berrikuntza eta kalitatezko ikerketa bultzatzeko helburua duelarik.

 

Logo MINECO Logo MINECO
Logo FEDER Logo FEDER

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay