Kirurgia-simulazio plataforma
SimLap
Iraupena:
16.01.2015 - 25.05.2018
Proiektu honen helburua sabela fisikoki simulatzen duen plataforma berri eta kostu gutxiko baten garapena da. Hau ikuste multimedia eta 3D aurreraturako eta edukien sortzerako software erreminta batzuk erabiliaz lortzen da, beti kirurgia laparoskopikoaren autoikaskuntzara bideraturik. Proiektuak autoikaskuntzaren estandarizazioa du helburu ikaskuntza programa egitaratuen eta erreminta ulerkor eta merkeen bitartez. Egun, oso pertsona gutxik erabili ditzazkete kirurgia laparoskopikoarentzat erabiltzen diren simulagailu sofistikatu eta garestiak.
Plataforma hau bi kasuetara bideraturik dago. Lehenengo kasua gailu mugikor eta estandar batera (orokorrean Tablet bat) video streaming bidez aditu batek egiten duen kirurgia baten simulazioaren transmisioa da. Honela ikasle eta egoilarrak gai izango dira kirurgia denbora errealean jarraitzeko. Honetarako plataforman beharrezko kanalak jarriko dira komunikazioa denbora errealean gertatzea ahal bideratzeko. Bigarren kasua ikaslearen edo egoilarraren entrenamenduarekin dago zuzenki erlazionatuta. Gailu mugikor berdinarekin eta errealitate birtual eta areagotu tekniketaz baliatuz, ikasleak edo egoilarrak eman behar dituen pausoak igarriko dira. Gailu mugikorrean instalatutako modulu jarraitzaleak ikasleak egindako simulazioa jarraituko du eta bere progresu maila neurtuko du.
Proiektuaren erronka teknologikoak:
- Jarraitze-sistema aurreratua
- Errealitate areagotu sistema markagailurik gabe
- Multimedia sistema aurreratua
- Existitzen diren plataformen integrazioa
- Plataforma errealista
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.