Larrialdien Kudeaketarako Simulagailua

SIGEM

Iraupena:

01.01.2008 - 20.05.2011

Larrialdiak jokabide azkarra eskatzen duten arrisku egoerak dira, hauen ondorioak ekidin edo txikiagotzeko oinarrizkoa. Larrialdi egoera gehienetan erakunde ezberdinak, modu azkar, bizkor eta eraginkorrean koordinatzea beharrezkoa da. Bestalde, larrialdi egoera bakoitza ezberdina da eta jokaera ezberdinak behar izaten ditu.

Larrialdien kudeaketaren inguruan kurtso eta master ezberdinak daude, baina trebakuntza praktikoa horrelako jokabideetan zaila da eta ez daude sistema aurreratuak horretarako.

SIGEM proiektuaren helburu nagusia sute eta larrialdi kimikoen egoeretarako larrialdien kudeaketa simulagailu baten garapena da, horrela antzeko egoeretan trebakuntza praktikoa erraztuko da, egun dagoen trebakuntza osatuz.

Horretarako, alde batetik, itsaso zabaleko orbain kimikoen eta baso eta hiri-suteen zabaltze eredua modelatzen duten eredu matematikoak garatuko dira, aldagai fisiko posibleak (haizea, orografia, hezetasun erlatiboa, etab.). Bestalde, alegiazko simulagailu bat garatuko da krisi kontrol zentruaren eta aginte-postuen kudeaketan entrenatzeko, beharrezkoak diren itzaltzeko ibilgailuak barne.

Prototipo funtzionalak garatuko dira ere, simulagailuak kalitate grafiko altuaz hornitzeko beharrezkoa den ikusketa errealista izango dutelarik baita fenomeno naturalen simulaziorako eredu matematikoen inplementazioa ere.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay