Iraupena:

04.11.2009 - 31.03.2011

MobiAR-ren helburua errealitate gehituan oinarritutako informazio turistikoari buruzko zerbitzu plataforma bat garatzea da, edukiak erabiltzaileari bere mugikorraren bitartez eskaintzen zaizkiolarik, beste aparailu baten beharra izan gabe. Plataforma hau osatzen duten oinarrizko lau elementuak honakoak dira: mugikorrarentzat garatutako aplikazioa, 3d bistaratze tresna, eduki eta erbiltzaileen kudeaketarako zerbitzaria eta ikus-antzemante modulua.

MobiAR aplikazioa Android sistema eragilea, GPS antena, azelerometroa eta brujula digitala duten mugikorrentzat garatua izan da.

Hiru dimentsiotarako bistaratze tresna – OpenGL ES gainean landua- irudiak, testua eta objektuak hiru dimentsiotan bistaratzetko gai da. Gainera pantailan objektuak aukeratu, 3D menu animatuak erakustea eta 2D/3D multimedia edukiak animatzea ahalbidetzen du.

Multimedia edukia eta erabiltzaileen kudeaketa zerbitzari batetan zentralizatuta dago. Honek bezero mugikorrak egindako eskaerak kudeatzen ditu erabiltzailearen kokapena eta lehentasunak kontutan hartuta. Ikus-antzemateak lagunduriko kokapen sistemak mugikorretik ateratako argazkiak jasotzen ditu eta erabiltzailearen posizio zenbatetsia buletatzen du, erabiltzailearen kokapenaren kalkulua hobetuz.

MobiAR-k Errealitate Gehituaren pantailaren bidez erabiltzaileak bere ingurua aurkitzea ahalbidetzen du, interakzioa errazteko Puntu Interesgarriak (POI) ikur desberdinekin lotzen direlarik. Erabiltzaileak POI bat zapaldu dezake honi buruzko informazioa jasotzeko. Horrela, aplikazioak sisteman jasotako multimedia eduki guztia (irudiak, bideoak, testua, audioak edo 3D ereduak) bistaratuko du.

Donostia hiria izan da aukeratua balioztatze leku moduan. Donostiak testuinguruaren esperientzia perstonalizatua ahalbidetuko du. Erabiltzaileek eduki mota eta beraien posizioarekiko distantzia maximoan oinarritutako lehentasunak definitu ahal izango dituzte. Ostatua, gastronomia, leku interesgarriak eta monumentuak biltzen dituzten 20 POI aukeratu dira. Gainera, erabiltzaileek eleaniztasuna edo 3D objektuekin elkarreragintzea bezalako osagaiak aztertu ahal izango dituzte.

Informazio gehiago: http://mobiar.tid.es/

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay