Mundu birtual eta mundo errealen arteko estandar orokorra

Metaverse1

Iraupena:

01.01.2008 - 31.12.2010

Metaverse1 (mundu erreal eta birtualen arteko estandar orokorrak) proiektuak mundu birtual (Second Life, World of Warcraft, IMVU, Google Earth etab.) eta errealaren arteko elkarrekintza ahalbidetuko duen textuinguru orokor normalizatu bat eratuko du. 'Metabertsoa guztiontzat' puntua oso garrantzizkoa izango da, gizartearen gutxiengoen 'e-inclusion' edo e-barneraketa bermatzeko.

Metabertsoa jendeak lan egin, jostatu, bidaiatu, ikasi eta bere bizitza erreala hobetzea ahalbidetzen duen 3 dimentsiotako mundu birtuala da. Ekonomia eta erabiltzaile kopuruari dagokionez, World of Warcraft, Second Life eta Invu dira adibide interesgarri batzuk. Aukera eta erronka garrantzitsuak sortu dira mundu birtualek eduki duten onarpenetik (jolas serioak) eta mundu errealarekin duten erlaziotik (Second Life-eko Linden-ak eta mundu errealeko Dolar-en erlaziotik, adibidez).

Mitch Kapor-en arabera, teknologia hau gaur egungo Internetek lortutako zenbakiak (100.000 milioi dolar) lortzera iritsiko den industria baten bihur daiteke. Jendetzarentzako online jolasek (Massively multi-user online games, MMOG) elkarrekintza erakargarri eta atseginez hornituriko eta beste edonolako enpresek lortu gabeko giroak eskaintzen dituzte Gartner-en ustez. 2010 urterako mundu birtualak erabiltzen dituzten lankidetza textuinguruak erabilgarri izango dira.

Hori dela eta, proiektuak negozio moduak ere ondo aztertuko ditu. Esan daiteke Metabertsoa ezinezkoa dela hari lotutako negozio moduak gabe. Era berean, diru beltzeren zuriketa, haur pornografia eta halako arazoei ere begiratu behar zaie. Proiektuak honelako gai etiko eta legalak eta aurre egiteko sortzen diren arau eta legeak aztertuko ditu.

Metaverse1 proiektuak mundu birtual (Second Life, World of Warcraft, IMVU, Google Earth...) eta errealaren (sensoreak, ongizate eta gizarte sistemak, bankuak, aseguruak, bidaiak eta abar) arteko elkarrekintza ahalbidetuko duen textuinguru orokor normalizatu bat eratuko du. Elkarrekintza honek industria berri eta berritzaile baten eraketa ekarriko du. Artearen egoera eta azterketa kasuak ikusita, atzematen diren hutsune nagusiak betetzeko tresnak garatuko ditu Metaverse1-ek.

Adituek Metabertsoa Internetekin erlazionatutako teknologietan gertatuko den hurrengo iraultza izango dela diote eta informazio, zerbitzu, hezkuntza eta aisiarako tresna iturri nagusia bihurtuko dela. Hau kontuan hartuta, oso garrantzitsua da ezaugarri sozial, ekonomiko, fisiko edo teknologiko gutxituak dituzten pertsonak iraultza honetatik kanpo ez geratzea, gaur egungo azpiegitura eta zerbitzu asko erabat desagertaraziko baititu.

Informazio geiago, proiektuaren web orrian:

http://www.cbt.es/proyectos/metaverse/index.html

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay