Rapid, lan-ingurunean arriskuak aurreikusteko eta detektatzeko adimen artifizialean oinarritutako sistema

RAPID

Rapid proiektua Covid19 ekimenarekin eta, zehazki, lan-jarduera presentzialera itzultzearekin lotutako erronkei aurre egiteko ekimen gisa sortu zen. Hala ere, proiektuaren irismena zabaldu egin da, eta orain lan-ingurunean hainbat motatako arriskuak detektatzeko eta pertsonen segurtasunari eragiten dioten hainbat inguruabar garrantzitsuri buruzko iragarpenak egiteko gai den zerbitzu gisa aurkezten da.

Rapid telefono mugikorren Bluetooth Low Energy (BLE) teknologien bidez, ingurune jakin bateko jarduera-datuak bildu eta prozesatzen dituen sistema bat da. Horrela, erakunde, instalazio edo ekitaldi bati lotutako pertsonen eta haien mugimenduen arteko kontaktuen borondatezko miaketa egiten da epe jakin batean. Bildutako datuek eta horien prozesamenduak antolamendu-mailako erabakiak hartzea errazten dute, bai eta ekintza zuzentzaileak aplikatzea ere.

Rapiden atzeko teknologiak grafoak prozesatzeko, datuak kapturatzeko teknologiak eta denbora errealean ebaluatzeko aukera ematen duten azterketa deskriptiboa egiteko eredu matimatikoak aplikatzen ditu. Honetaz gain, erabakiak hartzen laguntzen dituzten Adimen Artifizialeko moduluak integratzen ditu. Modulu hauek datuetan eta etorkizuneko agertiokien simulazio-ereduetan oinarrituta daude, haien helburuak arriskua minimizatzea eta produktibitatea maximizatzea direlarik. COVID-19aren kasuan, kutsatzea eta kasu kopurua monitorizatzeko aukera ematen du, inpaktu ekonomikoaren eta arriskuaren arteko balantzea egin ahal izateko.

Iaz aurkeztu zen sistemak bilakaera eta balidazioa izaten jarraitu du Vicomtech-en azken hilabeteetan, eta edozein erakunderi aplika dakiokeen tresna bat sortu du, edozein sektoretan jarduten duela ere: osasungintzan, industrian, teknologian edo zerbitzuetan, besteak beste, edo azpiegitura eta aukera jakin batzuetan, hala nola hoteletan eta ekitaldi jendetsuetan.

Proiektuaren esparruan simulagailu bat egin da, eta, bertan, hainbat parametro sar daitezke, hala nola eraikin edo areto jakin baten segurtasun-irizpideak, aireztapen-baldintzak eta erabilera-murrizketak zehazten dituztenak. Definitutako parametroetan oinarrituta eta Inteligentzia artifizialean oinarritutako algoritmo garatuen bidez, sistemak simulazioak egiten ditu, eta murrizketaren bat urratuz gero edo bestelako politikak aplikatuz gero zer gertatuko litzatekeen detektatzen du. Gainera, pertsonentzako arrisku-probabilitateen urkila kalkulatzen du, kutsadurei, gaixotasun baten garapenari edo beste arrisku batzuei dagokienez.

Garrantzitsua da nabarmentzea tresnaren ezaugarriek pertsonen pribatutasuna eta kontaktuen jarraipena bermatzen dutela uneoro, aplikatzen ari den eremuan soilik.

Rapid lankidetza-ahalegin gisa sortu zen BRTA Basque Research & Technology Allianceren ekimenen barruan, Covid19rekin lotutako erronkei aurre egiteko SPRI Taldearen laguntzarekin.

 

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak