Sailor (Smart lAst mILe cOmmeRce) proiektuaren helburua da tresna ireki bat ezartzea, zerbitzuetara bideratua, azken miliako enpresa banatzaileen eta azken bezeroen arteko elkarreragin dinamikoa ahalbidetzeko; beraz, azken miliako logistikan erabakiak hartzeko tresna bat eskaintzen du.

Vicomtechen zeregina izan da algoritmoak diseinatzea eta inplementatzea banaketa-ibilbideak denbora errealean modu adimentsuan kalkulatzeko, erabiltzaileen, banatzaileen eta bideen mugak kontuan hartuta.

Erronka teknologikoa mezularitza-paketeak denbora errealean birbideratzean datza; izan ere, entrega-helbide dinamikoak lantzen dira, eskariaren eta azken erabiltzaileek paketeak jasotzeko duten prestasunaren arabera alda daitezkeenak. Sailor sistemaren barruan, paketeak armairu adimendun automatikoetan entregatzea aurreikusten da, eta horiek entrega-puntu gisa erabiltzen dira hartzailea zehaztutako helbidean ez dagoenean.

Proiektuaren emaitza gisa, azken miliako logistikaren kudeaketa integraleko sistema bat lortu da, entregen kudeaketa-sistema eta pakete-entregak errazten eta optimizatzen dituena. Bestalde, isurketak aurreztea dakar, helmugan ez egotearen ondoriozko ibilbideak murriztu direlako. Bideo honetan, ASM garraio-enpresan proiektua amaitzean egindako probak erakusten dira.

Intelligent Delivery, ITS Dalarna, University of Amsterdam, TeleConsult Austria, Technolution eta Vicomtech enpresek osatzen dute partzuergoa.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay