Iraupena:

01.04.2017 - 31.12.2018

Proiektuaren helburu orokorra beharrezkoak eta bideratzaileak (plangintza, nabigazio eta mekatronika) diren teknologien doitasun, automatizazio eta adimenean ikertzea da, honela kirurgia konplexuko ebakuntzetatik zauri txikiko kirurgia seguru eta robotizatuera aldatzeko. Kirurgia konplexutzat egitura sentikorra (bereziki organo eta odol-hodiak) eta iristeko zailtasunak dituzten ebakuntzak hartzen dira.

SINAPSIS proiektuaren helburu zehatzak bi arloetarako garapen teknologikoan banatzen dira: segurtasuna eta irisgarritasuna. Lehen taldearen baitan -segurtasuna- lana ebakuntza aurreko plangintza adimentsuko teknologiak garatzean ardazten da, kirurgia baten eraginkortasun mailen kuantifikazioa ahal egiten dituztenak, baita hauen arrisku-mailarena ere, plan kirurgikoak modu adimentsu eta automatizatuan planteatzeko gai diren algoritmoen garapenarekin batera. Bigarren taldearen baitan -irisgarritasuna-, lanaren gunea ebakuntzaren aurretiko eta  zehar hartutako irudien erregistro sistemen hasieraketa eta pilotaje ikaste automatikorako algoritmoen (machine learning) garapenean dago, baita ebakuntzaren zehar egiaztapen algoritmoak, tresneria kirurgikoaren finkatze-sistemen hobekuntza, pazientearen mugimenduen monitoretza-sistemen doitasunaren areagotzea eta ebakuntza-barruko sentsoreen miniaturizatzea ere.

SINAPSIS proiektuaren garapen teknologikoa zeharkakoa izango da, alegia, ebakuntza-toki ezberdinetara aplikatu ahal izango dela, tartean bizkarrezurreko ebakuntzak, biopsiak, estereo entzefalografiak (botikei erresistenteak diren epilepsia kasuetan erabilia), garun-estimulazio sakona, bentrikuluskopiak, ablazioak eta artroskopiak.

Vicomtechen lana SINAPSIS proiektuaren baitan plangintza kirurgiko adimentsuen eta ikaste automatikorako algoritmo berrien garapenean fokatzen da irudi medikuen prozesatzerako. Garapenak baliozkotzeko estereo entzefalografia kirurgia plangintza (SEEG) eta gerrialdeko artrodesi inguruak erabiliko dira.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay