Tresna, aplikazio eta zerbitzuen ingurua puntako kontrol zentroak prestatzeko pertsona eta merkantzien garraio iraunkor, eraginkor eta segurua kudeatzeko

MultiTrans

Iraupena:

01.09.2011 - 31.12.2014

MULTITRANS - Tresna, aplikazio eta zerbitzuen ingurua puntako kontrol zentroak prestatzeko pertsona eta merkantzien garraio iraunkor, eraginkor eta segurua kudeatzeko proiektua, IPT-2011-1591-370000 espediente zenbakiduna, Espainiako Ministerio de Ciencia e Innovación-ek kofinantzatu du, elkarlaneko proiektu edo ekintza modalitatean, INNPACTO azpiprogramaren baitan, 2011-2014 urteetarako, Sistemaren Artikulazio eta Internazionalizazioaren ildo instrumentalaren barruan, 2008-2011 Zientzia Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoaren Plan Nazionalaren baitan.

MultiTrans proiektua kontrol zentroaren kontzeptu berria osatuko duten produktuetan gauzatuko da. Kontrol zentro berri honek egungo garraiobide ezberdinek dituzten eskariei erantzungo die, ondorengo eskakizunei dagokionean: segurtasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, errendimendua, eskalabilitatea, aldakortasuna, operazioen automatizazioa eta garraio ezberdinen integraziora irekia egotea. Dena modu iraunkor eta eraginkorrean, komodalitatearen kontzeptua (multimodalitate eraginkor eta iraunkorra) errealitatea izan dadin.

MultiTrans proiektuaren helburua Koltrol Zentro integral baten barruan alderdi (sistema) horiek guztiak bateratzea da, teknologia berrien bidez trenen operazioaren kudeaketa osotasunean hobetuz, komunikazio sistema berriak diseinatuz, bideozaintza automatiko sistemak (sentsore adimendunak), azpiegituraren eta ibilgailuen egoeraren etengabeko monitoretza eginez, mugimenduan dauden elementuen jarraipen igarlea eginez (alarmak automatikoki sortuz gizakiaren laguntzarik gabe), mantentze-lanak kudeatuz eta kudeaketa sistemari adimena eta ikaste-automatikoa ezarriz (mantentze-igarlea) erabakiak hartzean laguntzeko, horrela segurtasuna maila guztietan ziurtatuz, bai fisikoki, bai logikoki. Gainera, MultiTrans ustiapen tresna berri baten modura aurkezten da, horrela onurak eta edozein garraio motaren eraginkortasuna maximizatuz.  

Proiektuaren liderra Ángel Iglesias S.A. (Ikusi) da eta VICOMTECH, LKS S. COOP. LTDA., Innovate and Transport Engineering S.L., Network Process Control System S.L. eta Deustu Fundazioaren parte-hartzea dauka.

 

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay