Gaia-X hub espainiarrak 20 kasutik gora identifikatu ditu Espainiako industrian partekatutako datu-espazioen erabilerari dagokionez.

29.03.2023

Gaia-X hub espainiarrak 20 kasutik gora identifikatu ditu Espainiako industrian partekatutako datu-espazioen erabilerari dagokionez.

Vicomtech-ek parte hartzen duen hub-ak industria-sektoreko enpresen prozesuetan ohikoak diren hainbat erabilera antzeman ditu, analitika aurreratuari eta adimen artifizialari esker jarduera eraldatzea lortzen ari baitira.

Vicomtech-ek bazkide berri gisa bat egin du AseBio-rekin, Espainiako Bioenpresen Elkartea

28.03.2023

Vicomtech-ek bazkide berri gisa bat egin du AseBio-rekin, Espainiako Bioenpresen Elkartea

Erakundeak nazio mailan bioteknologiaren arloan diharduten erakunde, fundazio, unibertsitate eta teknologia- eta ikerketa-zentro guztien interesak biltzen eta ordezkatzen ditu.

Mubil Poloak Vicomtech-en puntako espazio berri bat izango du, mugikortasun adimendunari lotua

14.03.2023

Mubil Poloak Vicomtech-en puntako espazio berri bat izango du, mugikortasun adimendunari lotua

Proiektuak garraio/mugikortasun adimendunarekin lotuta VICOMTECHek egiten duen ikerketa- eta garapen-jarduera sustatuko ditu, MUBILekin dituen sinergietan sakonduz.

Simulazio, ikusmen eta adimen artifizialeko teknologia aurreratuak eskainiz, Vicomtech-ek InPickerren eboluzioan laguntzen du, INFAIMONen picking unibertsaleko soluzioan.

13.03.2023

Simulazio, ikusmen eta adimen artifizialeko teknologia aurreratuak eskainiz, Vicomtech-ek InPickerren eboluzioan laguntzen du, INFAIMONen picking unibertsaleko soluzioan.

InPicker INFAIMONek garatutako eta Vision Guided Robotics-en (VGR) oinarritutako Picking-en soluzio unibertsala da. Horri esker, espazioan edozein elementu zehatz identifikatu eta kokatu daiteke, sistema robotiko baten bidez beste helmuga batean jaso eta kokatzeko.

RESPOND-A proiektuak proba pilotu bat egin du Valentzia portuan

03.03.2023

RESPOND-A proiektuak proba pilotu bat egin du Valentzia portuan

Hogeita hamar bazkide baino gehiagoko partzuergo batek eskainitako konponbideak teknikoki prestatu eta integratu ondoren, testak otsailaren 16an egin ziren Valentziako portuan, proiektuko gainerako bazkideekin batera. Vicomtech partaide duen proiektuaren helburua larrialdi baten aurrean jarduteko sistemak hobetzea da, teknologia berritzaileen eta abangoardiakoen bidez.

Vicomtech-ek Inngumarekin lan egiten du Deep Learning-en oinarritutako teknologien garapenaren eta transferentziaren esparruan

02.03.2023

Vicomtech-ek Inngumarekin lan egiten du Deep Learning-en oinarritutako teknologien garapenaren eta transferentziaren esparruan

InnVic izeneko proiektuaren helburua Inngumaren lehia-zaintzako sistema hobetzea da, Deep Learning-en oinarritutako Adimen Artifizialaren bidez.

Vicomtech-ek Europako LUCIA proiektuan parte hartzen du, biriketako minbizia hobeto maneiatzeko eta tratatzeko eremua prestatzeko sortu den ekimenean.

28.02.2023

Vicomtech-ek Europako LUCIA proiektuan parte hartzen du, biriketako minbizia hobeto maneiatzeko eta tratatzeko eremua prestatzeko sortu den ekimenean.

Proiektua otsailaren hasieran abiarazi zen Technion enpresak Haifan (Israel) dituen instalazioetan. Bi eguneko topaketa batean, partzuergoko 60 bat adituk proiektuaz zuten ikuspegia partekatu, ideiak trukatu eta ekimen batean parte hartzeko gogoa erakutsi ahal izan zuten. Ekimen horrek egun dagoen minbizi oldarkor eta hilgarrienetako batean jartzen du arreta: biriketako minbizian.

Vicomtech-ek 6G-XR proiektuan parte hartzen du, Europako berrikuntza-ekosistema eta hurrengo belaunaldiko XR zerbitzuak sustatzeko helburuarekin

21.02.2023

Vicomtech-ek 6G-XR proiektuan parte hartzen du, Europako berrikuntza-ekosistema eta hurrengo belaunaldiko XR zerbitzuak sustatzeko helburuarekin

Bazkideak otsailaren 6an eta 7an bildu ziren Aveiron, Portugalen. Vicomtech partaide duen 6G XR proiektu berriak Europako lidergoa sendotu ahal izango du 6G teknologietan.

Vicomtech-ek FORCE REPAIR proiektu europarrean laguntzen du, zeinak arreta jartzen baitu zauri kronikoen tratamendu berritzailean.

14.02.2023

Vicomtech-ek FORCE REPAIR proiektu europarrean laguntzen du, zeinak arreta jartzen baitu zauri kronikoen tratamendu berritzailean.

Proiektuak EBko 7 estatu kidetako 14 kide biltzen ditu. FORCE REPAIR proiektuak zaurietarako apositu bat garatzen du, eta 3Dn inprimatzeaz gain, azkarra, funtzio anitzekoa eta errentagarria da.

Future: Fast Forward elkarteak Espainiako mugikortasuna elektrifikatzeko proiektua aurkeztu du, 10.000 milioi euroko inbertsioarekin

02.02.2023

Future: Fast Forward elkarteak Espainiako mugikortasuna elektrifikatzeko proiektua aurkeztu du, 10.000 milioi euroko inbertsioarekin

Future: Fast Forward taldeak Espainiako automobilgintza elektrifikatzeko bere herrialde proiektua aurkeztu du gaur, mugikortasun jasangarria bultzatuz eta industrian norabide historikoaren aldaketa sustatuz.

Future: Fast Forward elkarteak Industria Ministerioaren behin betiko ebazpena jaso du PERTE VEC proiekturako

27.01.2023

Future: Fast Forward elkarteak Industria Ministerioaren behin betiko ebazpena jaso du PERTE VEC proiekturako

Elkarteko 52 bazkidek 86 proiektu garatuko dituzte automobilgintzaren sektorea eraldatzen laguntzeko, mugikortasun jasangarrirako elektrifikazioa bultzatuz. Aurreikuspenen arabera, emandako laguntzen % 90 Future: Fast Forward elkarteko enpresei transferituko zaizkie datozen asteetan.

Adimen Artifizialaren erronkak eta aukerak energiaren sektorean jardunaldia

13.01.2023

Adimen Artifizialaren erronkak eta aukerak energiaren sektorean jardunaldia

2023ko otsailaren 9a, Bilboko BAT dorreko entzunaretoa, 10: 00etatik 15: 00etara.

Vicomtech Zentroak adimen artifizialeko ereduak aplikatzen ditu energia-sektorearen digitalizazioan

09.01.2023

Vicomtech Zentroak adimen artifizialeko ereduak aplikatzen ditu energia-sektorearen digitalizazioan

Machine Learning teknologia erabiltzen da jada enpresa batzuetan bezeroak segmentatzeko, prezioak aurreikusteko edo iruzurrak antzemateko. Gainera, adimen artifizialeko algoritmoek azpiegitura kritikoen zibersegurtasuna eta datuen konfidentzialtasuna hobetzen dituzte.

Synthema abian jarri da, mugaz gaindiko hub bat sortzeko helburuarekin, gaixotasun hematologiko arraroetan datu sintetikoak sortzeko eta anonimizatzeko adimen artifizialeko teknikak garatzeko eta baliozkotzeko.

05.01.2023

SYNTHEMAren helburua da mugaz gaindiko hub bat ezartzea, Adimen Artifizialeko (IA) eredu berritzaileak garatzeko eta baliozkotzeko, datu klinikoak anonimizatzeko eta gaixotasun hematologiko arraroetan datu sintetikoak sortzeko.

Vicomtech Zentroak AWARE2ALL koordinatzen du, konektatutako ibilgailuen eta ibilgailu autonomoen segurtasuna hobetuko duen proiektu europarra, bidaiarien eta bide-erabiltzaileen aniztasuna kontuan hartuta

23.12.2022

Vicomtech Zentroak koordinatzen du Europa osoko automobilgintzaren sektoreko 16 erakunde biltzen dituen proiektu hau. Segurtasun-istemak eta gizon-makina interfazea garatuko dira, inklusiboak eta berritzaileak, automatizazio handiko ibilgailuak hedatzeko bidea erraztuko dutenak.

Datuen inguruko elkarlan eta prozezamendua ahalbidetzeko, sarbide irekiko azpiegitura banatua garatzeko helburua duen EOSC-RAISE Europar proiektua abiatu da.

22.12.2022

Datuen inguruko elkarlan eta prozezamendua ahalbidetzeko, sarbide irekiko azpiegitura banatua garatzeko helburua duen EOSC-RAISE Europar proiektua abiatu da.

Vicomtech proiektuaren koordinatzaile teknikoa da eta ikerketa-datuen nodoaren logika garatzeko lan-paketea gidatzen du. Gainera, modu esanguratsuan parte hartzen du mugikortasun adimendunarekin lotutako soluzioaren pilotajean.

Eroski eta Batura Mobile Solutions Vicomtech-ekin elkarlanean ari dira EROSKVIAn. Proiektua Whatsapp sare sozialean integratutako plataforma bat garatzen ari da zerbitzu turistikoa hobetzeko

19.12.2022

Eroski eta Batura Mobile Solutions Vicomtech-ekin elkarlanean ari dira EROSKVIAn. Proiektua Whatsapp sare sozialean integratutako plataforma bat garatzen ari da zerbitzu turistikoa hobetzeko

Proposatutako ekimenari esker, bidaia-aholkularien lan informatikoa erraztu eta hobetuko da, bezeroari informazioa eta ezagutza ahalik eta modu eraginkorrenean helarazteko, ahalik eta akats gehien saihesteko.

BATUA  gure itzultzaileak hazten jarraitzen du eta orain Bizkaiera gehitzen du

16.12.2022

BATUA gure itzultzaileak hazten jarraitzen du eta orain Bizkaiera gehitzen du

Euskalki bat prozesatu eta itzulpenak euskara batura zein gaztelaniara emateko gai den lehen itzultzaile automatiko neuronala da

EITHOS proiektua abian da, gizartea sarean Nortasun Lapurretaren aurka ahalduntzeko helburuarekin

12.12.2022

EITHOS proiektua abian da, gizartea sarean Nortasun Lapurretaren aurka ahalduntzeko helburuarekin

EITHOS proiektu europarraren partzuergoa Grezian bildu zen EITHOS proiektua abian jartzeko. Bileran ikerketa zentroetatik, industriatik eta segurtasun indar eta kidegoetatik datozen EITHOS partzuergoa osatzen duten 12 kideen ordezkariak izan ziren.

Vicomtech-ek Zucchetti konpainiak bultzatutako GEVO proiektuan parte hartzen du, industria arloan interfazeak eta ahots bidezko laguntzaileak inplementatzen laguntzeko

05.12.2022

Vicomtech-ek Zucchetti konpainiak bultzatutako GEVO proiektuan parte hartzen du, industria arloan interfazeak eta ahots bidezko laguntzaileak inplementatzen laguntzeko

GEVOren emaitzei esker, parte hartzen duten enpresek ahots bidezko interakzio-funtzionalitate berriak txertatu ahal izango dituzte beren produktu-katalogoan, adimentsuagoak, eraginkorragoak eta malguagoak izan daitezen.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay