Aktualitatea
25.04.2024
Zinemaldia Startup Challenge-ren seigarren deialdia ireki da, Estatuko eta Europako ekintzaileei zuzenduta
Vicomtech-ek lehiaketan epaimahai aditu gisa parte hartzen du. Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatuta dago, eta, aldi berean, Spanish Screenings: Financing & Tech'-en parte da. Izena emateko epea maiatzaren 31n amaitzen da.
24.04.2024
STREAMS proiektua, transkripzio, itzulpen eta mintzamenaren sintesiko Adimen Artifizialeko zerbitzuak lau hizkuntzatan integratzen dituen plataforma amaitu da
Proiektuaren helburu nagusia, zazpi enpresako partzuergo batekin eta Vicomtech koordinatzaile zientifiko-teknologiko batekin lankidetzan, plataforma bat eraikitzea da. Plataforma horrek IA zerbitzu eleaniztunak eta konektagarriak izango ditu: transkripzioa, itzulpena, hizketaren sintesia eta audio-deskribapena. Horri esker, hainbat aplikazio eraiki ahal izango dira multimedia edukien batch eta streaming prozesamendu baterako.
23.04.2024
Vicomtech zentroak Aware2All eta AIthena proiektuak aurkeztu ditu Dublingo Transport Research Arenan (TRA)
Apirilaren 15etik 18ra, Vicomtech-ek TRA Dublin 2024 azokan parte hartu du Europako Batzordearen standean, eta abian dituen mugikortasun-proiektuetako bi aurkeztu ditu: AIthena eta Aware2All
19.04.2024
RAISE Europar Proiektu Workshop-a. Zientzia irekian aurrera eginez: Perspektibak eta praktikak
Maiatzak 21a, 15h, BioGipuzkoa Donostia-San Sebastián
18.04.2024
Vicomtech Zentroak Mubil Mobility Expon parte hartu du datu sintetikoak sortzeko AA Generatiboren apustuarekin, eta azpiegiturei, operadoreei eta ibilgailuei aplikatutako AA soluzioekin
Vicomtech Zentroak stand batekin parte hartu du, eta, bertan, azpiegiturei, operadoreei eta ibilgailuei aplikatutako Adimen Artifizialeko soluzioen aldeko apustua azaldu du, baita mugikortasunaren sektoreari aplikatutako datu sintetikoak sortzeko denbora errealeko erakuslea ere.
27.03.2024
Vicomtech zentroak, adimen artifizialaren bidez, pazientearen patologiaren arabera etorkizuneko gaixotasunak aurreikusteko gaitasuna ematen duen tresna bat garatu du
Vicomtech zentroko talde batek, Asuncion Klinika ospitalearekin eta Datua-rekin lankidetzan, Tolosaldea inguruko 70.000 paziente baino gehiagoren datu anonimizatuak erabili ditu DISTRA ikertzeko eta garatzeko
15.03.2024
Vicomtech Zentro Teknologikoak Lehendakariaren bisita jaso du Adimen Artifizialeko teknologiarik aurreratuenak ezagutzeko
Bertako instalazio eta laborategietan barrena egindako ibilbidean, Vicomtech zentroak Lehendakariari hainbat sektore eta aplikazio-eremutarako Adimen Artifizialeko soluzio digital aurreratuenak erakutsi ahal izan dizkio
13.03.2024
SHAPES, zahartze aktibo eta osasungarrirako irtenbide digitalak eskaintzen dituen proiektu europarra amaitu da
Proiektuak amaiera ematen dio 4 urteko etapari. Etapa horretan, Europako 15 herrialderekin batera, Vicomtech zentroak bere esperientzia eskaini du Adimen Artifizialaren, Hizkuntzaren Prozesamenduaren, Ikusmen Artifizialaren eta Big Dataren arloetan, adinekoen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako soluzioetan.
08.03.2024
DAPLIA, gerrialdeko patologiak hobeto diagnostikatzeko sare neuronal artifizialetan oinarritutako proiektua, amaitu da
Adimen Artifizialaren bidez eta Atrys konpainiarekin lankidetzan, Vicomtech zentroak baheketa automatikoko tresna bat garatu du erradiologoek erresonantzia magnetikoko irudiak aztertzen ematen duten denbora murrizteko eta, horrela, gehien nagusitzen diren gerrialdeko patologiak detektatzeko.
05.03.2024
Vicomtech-ek industriaren eraldaketa iraunkorrerako SMARTEYE proiektuan parte hartzen du
Proiektuak, Euskadiko eragile zientifiko-teknologikoekin eta unibertsitateekin lankidetzan, industria baliabideen optimizazioranzko trantsizioa erraztea du helburu, garapen iraunkorrari lagunduz
26.02.2024
Mision Gates, Vicomtech zentroak diseinatutako soluzio teknologikoa, Eroski konpainiaren kudeaketa logistikoa optimizatzeko
Hizkuntza Naturala Prozesatzeko Teknologien ikerketaren eta Adimen Artifizialaren erabileraren bidez, Vicomtech zentroak informazio logistikoa ahots bidez erregistratzeko eta automatikoki kontsultatzeko plataforma bat garatu du, konpainiaren ekosistemari eta euskal retailaren sektoreari abantailak eskainiz.
11.02.2024
Emakumeak eta neskak: Zientziak behar zaituzte!
Gaur, otsailak 11, Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu Zientzian, eta Vicomtech-en emakumeek eta neskek komunitate zientifiko eta teknologikoan duten zeregin handia nabarmendu nahi dugu.
08.02.2024
Vicomtech zentroak 5G Loginnov proiektuan parte hartzen du, 5G teknologien bidez logistikako eta portuetako berrikuntzan oinarrituta.
ERTICO buru duen proiektuak Europako garraioaren eta logistikaren egungo bilakaerari lagundu dio, etorkizunean garraio konektatuagoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa lortzeko bidea erraztuz.
25.01.2024
Vicomtech Zentroak Emakumeak Zientziaren 8. edizioan parte hartzen du
Hogeita hamabi euskal erakundek elkarrekin antolatu dute Emakumeak Zientzian ekimenaren 8. edizioa Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban
23.01.2024
Vicomtech zentroak INNOLAB Bilbaorekin bat egin du, enpresak eta teknologia soluzio digitalen bidez konektatzeko proiektuaren aldeko apustua eginez
Sidenor eta Ikerlanekin batera, Vicomtech INNOLAB Bilbaon sartu da, erakundeak teknologiaren eta berrikuntzaren alde mantentzen duen konpromisoan lagunduz, egungo enpresa eta gizarte erronkei irtenbide digitalak bilatuz.
18.01.2024
Vicomtech zentroak egoitza inauguratu du Zorrotzaurren
Egoitza berriaren helburua da Bilbo-Bizkaia AAren esparruan teknologia digital aurreratuen hub gisa indartzeko laguntzen jarraitzea, talentuaren hazkundea erakarri eta bultzatzea, Euskadiren eta bere enpresen gaitasun zientifiko-teknologikoa indartzeko eta berrikuntzaren bidez enpresa-ehunaren trantsizio digitalean eta jasangarritasunean laguntzea
04.01.2024
Aurten ere, zentroak Adecco Fundazioarekin, “Utzi istorioak, ezgaitasuna ezagutu” kanpainaren barruan kolaboratzen du
Ekimenaren helburua desgaitasuna duten gazteen benetako istorioak ezagutzea da. 2024ko egutegian daude jasota, eta desgaitasunaren inguruan dauden etiketak eta estigmak eraistea dute helburu.
22.12.2023
Aurten ere, Vicomtech-ek STEAM talentua bultzatu du
Zentroak bere 2023a talentua erakartzeko duen konpromisoarekin markatzen du, etorkizuneko ikertzaileentzako prestakuntza eta lan-aukerak azpimarratuz.
18.12.2023
Vicomtech-ek ADAPT-IA koordinatzen du, Euskarazko Hizkuntzaren Teknologiei aplikatutako Adimen Artifiziala ikertu eta garatzeko proiektua
UPV/EHU, MAFEX, Artificial Intelligence Center edo UZEI bezalako erakundeek osatutako partzuergo batekin batera, proiektuak I+G jarduerak integratuko dituen prototipo bat garatzen du kide eta sektore bakoitzeko, EAEko hainbat sektoretako prozesu industrialetan integratzea sustatu eta naturalizatzeko helburuarekin.
23.11.2023
Telmo Fernández De Barrenak “Best Student Paper Award” saria jaso du, " Innovative Intelligent Industrial Production and Logistics. 2023" konferentzian
Vicomtech-eko Data Intelligence for Energy and Industrial Processes ren ikertzaileak sari bat jaso du bere paperagatik, “5G and MEC based Data Streaming Architecture for Industrial AI”, azaroaren 15ean, 16an eta 17an Erroman aurkeztua
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.